Ai Ama!

Cerrar

Ai Ama!

ABC.es

laGuíaTV

patrocinado por .

«Ai Ama!»

Programacion TV

Información:
Descripción:

Iban Garate izango da 'Ai Ama!' saioko aurkezlea eta gauero gonbidatu bat izango da platoan. Elkarrizketatuak ezagunak izango dira eta saioaren ikuskizunean parte hartzeaz gain, jarriko zaizkien frogak gainditu beharko dituzte.

Ibanekin batera, Mikel Pagadi, Itziar Atienza eta Xabier San Sebastian arituko dira. Hiru kolaboratzaileek galdera eta erronka dibertigarriak planteatuko dituzte eta elkarrizketatuaren sekretu ezkutuenak ezagutu nahiko dituzte.

Iban Garate eskarmentu zabaleko aktore eta aurkezlea dugu. 'Goenkale'n eman zituen lehen urratsak eta ondoren 'Betizu'ko aurkezle izan genuen. Aurrerago 'Martin' telesailean ikusi genuen lanean. 'Errazu' eta 'Ipupomamua' aurkeztu ditu ETB-1erako eta telebistako kamera aurrean egin duen azken lana 'Eguberri Off' bakarrizketa saioa izan da, Urteberri egunean arrakastatsu eskaini zena. Azkenaldian zinean murgildurik dabil buru-belarri.

Kolaboraitzaleak ere aski ezagunak ditugu ETBn. Itziar Atienza 'Vaya Semanita' saioan aritu da orain gutxi arte eta berriki ETB-1en ere bai; Gabon Gaueko 'Euskal Kantuen Gaua' saio arrakastatsua aurkeztu zuen Kike Amonarrizekin. Mikel Pagadizabal, egun, igandero 'Finlandia' saioan ikusi ohi dugu eta astelehenetik ostiralera Euskadi Irratiko 'Oilategia' irratsaioan egiten dut lan. Xabier San Sebastian aktorea ere ikusi dugu ETBn, 'Balbemendi' eta 'Pilotari' telesailetan aritu izan da, besteak beste. Hirurak, telebistan jarduteaz gainera, oholtza gainean ere ari dira aktoregintzan.

Valoración:

1 2 3 4 5

(1 votos)

Comentarios

Comentarios